eues

San Valentin eguna

Otsaila da dagoeneko, eta egun gutxi gelditzen zaizkigu egun berezi baterako… San Valentin. Ospakizun hau, aukera paregabea izan liteke pertsona berezi horri benetan maite dugula gogorarazteko.

Ribbon-en argazkia. Drobotdean-ek sortua – www.freepik.es

Egun berezi bat izanik, plan desberdin bat egiterik nahi?

Denok dugu zereginen bat etxean, segituan konpondu beharrean behin eta berriro luzatzen duguna, denbora faltagatik edo gogo gutxi izateagatik. Egun hau gure bikotearekin egoteko aprobetxatu genezake. Pentsatu al duzu zure bikotea alaitzea zuk egindako opari batekin? Ze plan hobe datorkizu burura, neguko hotzetik babestuta etxean gelditzeko egun berrezi honetan, jarraian asteburua izanda?

 

Egun hau ospatzeko, opari originalik egitea burura ez badatorkizu, guk ideia batzuk proposatuko dizkizugu:

  • Kandadu erromantikoak:

Kandaduak betiereko maitasunaren ikur izan dira betidanik. Munduko hainbat hirietako zubi edo antzeko toki publikoetan kandaduak aurkitzea ez da zaila izaten. Batzuetan halako gehiegi egoten direnez, jarrita dauden lekua hondatzea eragin dezakete, eta horregatik, agintariek kandaduak kendu behar izaten dituzte.

Horrenbestez, guk kandadu hori soinean eramatea proposatzen dizuegu. Nola? Zure giltzekin batera. Edo lepoan zintzilik.

Hasiera batean, kandaduek beste funtzio bat bettetzen dute, baina tamainia txikikoak badira, giltzatako gisa erabil daitezke. Baita zintzilikari gisa. Gainera neurrira pertsonalizatu daitezke, data jakin bat edo izenak grabatuz.

Hemen dituzu adibide batzuk:

Galdetu zure dendan kandadu mota desberdinei buruz eta ea bertan grabatzea posible den.

Hemen kontsultatu ditzakezu batzuk. (94 orrialdea)

 

  • Palet mahiak

Egurrezko palet hauek, hornigaien garraiorako erabili ohi dira, baina azken aldian, bestelako erabilera beterako dira baliagarriak.

Halako palet nahiko lortuz gero, eta egoera onean badaude, pare bat aldaketa nahikoak izango dira egur zati hauekin, egongela edo edozein tokitan, altzari berri bat sortzeko. Palet asko baldin badituzu, lorategirako altzariak egitea posible izango duzu.

Jarraian idea hau ulertzeko adibide batzuk luzatzen dizkizuegu:

  

Palet-ak altzari bihurtzeko beharrezko gauza bakarrak, gehien gogoko duzun koloretako pintura, gurpilak, altzaria mugigarria izatea nahiago baduzu eta kristal bat, egurrezko ezpalak saihesteko.

 

Gomendagarria iruditzen zaigu, lixatzaile bat erabiltzea palet-aren puntak biribiltzeko, eta hartara, umeek eta maskotek nahigabean min hartu ez dezaten. Guk honako hau gomendatzen dizugu:

MULTILIJADORA PSM 80 BOSCH

Multilixatzaile honekin, posible izango duzu palet-a punta gabe uztea, diru asko xahutu gabe, zauriak ekidinez eta lasaitasunez edonoren eskura egon dadin.

                                                 

 

  • Etxea margotzea

Asteburu hau, paregabea izan daiteke zure etxea beste kolore batez apaintzeko.  Kolore eta produktu osagarriak hemen aurki ditzakezu . (158-165 orrialdeak)

Etxean giro hobea lortzeko, zure aurreikuspenak beteko dituzten kalitatezko produktuak eskaintzen dizkizugu. Aukeratu gure eskaintza osotik gustokoen duzun kolore gama. Bion artean dena da errazagoa!

*Produktu osagarri guztiak, dendetan eskuragarri dituzue.

 

Dagoeneko behar duzuena argi baduzue, gure katalogoei gaibegirada bat eman diezaizkiokezue, eta ziurrenik zuen konfiantzazko burdindegian aurkituko dituzue produktu horiek.

Aurki ezazu zure etxetik gertuko denada bat, hemen.

 

Helburu nagusia asteburuaz gozatzea da, eta benetan maite duzunarekin kalitatezko momentuak bizitzea. Ekin beraz etxean egiteko dituzuen proiektuei eta saiatu plan berezi honekin oroitzapen polit bat sortzen.

Zuen gomendioak, ideiak, iritziak, esperientziak edota sortutako altzarien argazkiak gurekin partekatzera animatzen zaituztegu, gainontzeko irakurleek ere, beren asteburuan gauza desberdin bat egiteko ideia berri bat izan dezaten..

Synergas taldeak eta bazkide diren dendek, zuen etorkizuna eraikitzera animatzen eta laguntzen zaituzetegu, eta San Valentin egun zoriontsua opa dizuegu!

About the author

Leave a Reply