eues

Zerbitzuak

Gure

Zerbitzuak

Synergasen egiteko nagusia bazkideentzat erosketa baldintza onenak lortzea da. Ildo horretan, gure kudeaketa honako jarduera hauetan islatzen da:

  • Merkataritza-akordioen negoziazioan hornitzaileekin.
  • Erosketa bateratuko eragiketetan.
  • Profesionalen kanpainan eta OPTIMUS kanpainan..
  • 13.000 metro koadro hartzen dituzten banaketa-biltegien kudeaketan..
NCC
OPTIMUS
BESTE ZERBITZU BATZUK

Gure bazkide eta bezeroek erosketen sektoreko talde nagusietako baten babesa dute: NCC (Nueva Central de Compras). Kideei hornitzaileen erosketa-baldintzak negoziatzeko zein zerbitzu zentralak bateratzeko aukera eskaintzen dien erosketa eta zerbitzu zentral bat da NCC. Uneotan kidetutako bost kooperatiba biltzen ditu NCCk, tartean Synergas, eta Espainia guztian ditu establezimenduak. Taldearen balioak elkartzea, konfiantza, gardentasuna, konpromisoa eta profesionaltasuna dira, eta bazkide guztiek horiekin bat egiten dute, helburu komun baten alde.
NCCk 1.000 saltoki baino gehiago ditu, eta guztien negozio bolumena batuta, 600 milioi eurotik gorakoa da. NCCren salmenta aretoek 33.000 metro koadro baino gehiagoko hedadura dute guztira, eta, biltegi zentralek, 100.000 metro koadro baino gehiagokoa.

Optimus salmenta-katearen jabekidea da Synergas. Burdindegiak biltzen dituen talde handi bat da Optimus. Haren ezaugarrietako bat bezeroarekiko hurbiltasuna da, arreta profesional eta pertsonalizatuan oinarritua. Optimusek, halaber, saltokiak hiri eta herriguneetatik gertu ditu. Mende erdiko ibilbidearekin, urteotan metatutako esperientziak sektoreko erreferente bihurtu gaitu. Optimus burdindegiek Europako marka onenetako artikuluen sorta handia eskaintzen dute, baita goi mailako arreta eta kontsulta bakoitzari irtenbide egokiena bilatzeko prest dauden profesionalez osatutako lantalde bikaina ere. Optimusek Espainia guztira iristen den salmenta-kate bat eskaintzen du.

BAZKIDEENTZAKO WEBGUNEA: Hornitzaileekin negoziatutako baldintza guztiak kontsultatu, eta biltegi kooperatiboan erosketak on line egiteko aukera eskaintzen du.
KUDEAKETA: Fakturazioaren eta ordainketen kudeaketa zentralizatua. SYNERGAS da bere bazkideen hornitzaile bakarra; horrek administrazioko eta diruzaintzako kudeaketan aurreztea esan nahi du.
KONEKTIBITATEA: Digitalki sinatutako emate-agiri eta faktura elektronikoak egiten ditugu hala nahi duten bazkideentzat.
AHOLKULARITZA TEKNIKOA: Merkataritza sailak bazkideei etengabeko aholkularitza teknikoa eskaintzen die Bazkidearentzako Arreta Zerbitzuaren bidez.
SALMENTEN SUSTAPENA: SYNERGASek bazkideen salmentak sustatzeko kanpainak egiten ditu, kooperatibako bazkideentzat esklusiboki argitaratutako katalogoetan zein liburuxka pertsonalizatuetan oinarrituta.
PRESTAKUNTZA: Bazkideentzako eta haien salmenta-taldeentzako prestakuntza-jardunaldiak produktuen inguruan.

?>