eues

Pribatutasun Politika

Pribatutasun

Politika

Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/99 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera, erabiltzaileari jakinarazten zaio datu pertsonalak SYNERGASen fitxategi automatizatuan jasoko direla, fitxategiaren erantzule baita. Hala, erabiltzaileen harremana mantentzeko eta kudeatzeko erabiliko dira, bai eta zerbitzuen informazio-, prestakuntza- eta merkataritza-lanetarako eta horiekin lotutako jardueretarako ere.

Baldintza orokorrak onartzea

Baldintza orokor hauek onartuz gero, zerbitzuak eman ahal izateko, SYNERGASek erabiltzailearen oinarrizko datu batzuk jaso beharko ditu: izen-abizenak, helbidea, posta-kodea eta telefonoa. Kontratu hau onartzen den unean, erabiltzaileari jakinaraziko zaio datu horiek biltzea beharrezkoa dela.

Datu osagarriak

Halaber, zerbitzu jakin batzuk eman ahal izateko, erabiltzaileari datu osagarriak eskatu ahalko zaizkio: i) identifikazio fiskala, ii) udalerria, iii) jaiotza-data, iv) sexua, v) lanbidea, vi) interes pertsonalak. Ematen diren zerbitzuen informazio-, prestakuntza- eta merkataritza-lanetarako erabiliko dira datu horiek. Boluntarioak dira, eta kontratu hau onartzen den unean, erabiltzaileari jakinaraziko zaio, zerbitzua emateko, ez dela nahitaezkoa datu horiek biltzea. Hala ere, ematen ez badira, ezingo dira datu horiekin lotutako zerbitzuak eman.

Baimena

Erabiltzaileak baimena ematen du Interneteko nabigazio-datuak erabiltzeko, eta hala, bisitatzen dituen webguneekin lotutako hirugarrenen publizitatea bidaltzeko. Iragarleak izango dira bere publizitatearen egiazkotasun, zehaztasun eta legaltasunaren erantzule bakarrak; SYNERGASek publizitatea zabaldu besterik ez du egingo. Erabiltzailearen berariazko baimenik gabe, iragarleek ezingo dituzte haren datuak eskuratu.

Sarbidea

Datu pertsonalak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurkaratzeko eskubideak erabili ahalko dituzte erabiltzaileek, bai eta haien ordezkariek ere. Horretarako, idatzi izenpetu baten bidez egin beharko dute eskaera, eta datu hauek izan beharko ditu: bezeroaren izen-abizenak, jakinarazpenak jasotzeko helbidea, NAN edo pasaportearen fotokopia eta eskaeraren xehetasunak. Helbide honetara bidali beharko da eskaera: SYNERGAS Koop. Elk. Ugaldetxo poligonoa. Olagarai kalea 1, 11. pabiloia, 20180 Oiartzun (Gipuzkoa).

Cookieak

Baldintza orokorretan ezarritakoaren arabera, erabiltzaileak cookieen teknologia ezagutzen du, eta SYNERGASek erabiltzea onartzen du. Dena den, nabigatzailea konfigura dezake, cookieen jakinarazpenak jasotzeko eta disko gogorrean instala ez daitezen. Informazio gehiagorako, kontsultatu zure nabigatzailearen argibideak eta eskuliburua.

SYNERGASek erabiltzailearen kreditu-txartel baten zenbakia eskatzen duenean, era zifratuan egingo du, eta kode batek babestuko du. Hala, erabiltzaileak bakarrik eskuratu ahal izango du informazio pertsonal hori, eta gakoa sekretuan mantentzeko erantzule bakarra izango da. SYNERGASek konpromisoa hartzen du datu pertsonalak sekretuan edukitzeko betebeharra eta isilean gordetzeko betebeharra betetzeko, eta beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu datu horiek baimenik gabe ez aldatzeko, galtzeko, tratatzeko edo eskuratzeko, datu pertsonalak dituzten fitxategi automatizatuen Segurtasun Neurriei buruzko Araudiarekin bat etorriz (uztailaren 11ko 994/99 Errege Dekretuak onartua).

?>