eues

4 de Julio, Día Internacional de las Cooperativas

 

Kooperatibei buruz jaso den lehen aipamen historikoa 1761-ekoa da. Eskoziako irule sektorekoa hain zuzen ere. Garai hartan, langileek soldata oso baxuak eta lan baldintza txarrak zituzten, zeinak irauteko beharrezkoak ziren produktuak erosteko nahikoak ez ziren. Hauek, baliabideak elkarlanean kudeatuz, beren egoera eta baldintzak hobetuko zituztela pentsatu zuten.

Ordudandik gaur arte, Kooperatibek pixkanaka indarra hartu ondoren, justizia sozialari gehien eskaintzen dion ekonomia eredu izatera heldu dira. Uste da, kooperatibak, munduko biztanleria aktiboaren %10-aren diru-sarreren iturri nagusi direla, hau da 280 milioi pertsona ingururena.

Gu, Synergas Kooperatiba Sozietatea, burdingintza eta industria horniduren erosketak kudeatzen dituen zentrala gara, 50 urte baina gehiagoko esperientziarekin, eta sektoreko enpresa garrantzitsu asko biltzen dituena. Gure filosofiaren oinarri nagusia, eskuragai ditugun baliabideen optimizazioa da, gure bazkideen jarduera bultzatuz aurrera jarraitzeko. Industria eta profesionalen jardueretan adituak gara, eta gure funtzio nagusia, gure bazkideentzako biltegi eta hornidura zerbitzua eskaintzea da, hornitzaileekin dituzten erosketa baldintzak hobetzeaz gain.

Etorkizuneko bisioak, eremu geografiko berdinean lehian zeuden bi Kooperatiben bateratzea ahalbidetu zuen, Iruña eta Unifek, argi baizuten elkarlanean jardunda soilik izango bait zirela gai aukeraz beteriko etorkizunari aurre egiteko. Bisio honekin, Kooperatiba hau, Optimus katearen proiektuaren partaide da, eta proektu industrial baten garapenan lanean dabil.

NCC-rekin sinergiak aprobetxatuz

Gure bazkide eta bezeroek, sektoreko erosketa talde nagusiak “Nueva Central de Compras”, babestuta jarduten dute. NCC bere bazkideei hornitzaileekin dituzten erosketen negoziazio baldintzak hobetzen laguntzen dien erosketa zentrua da. Gainera, zerbitzu zentralen baterakuntza ahalbidetzen du, nahiz eta bazkideek beren independentzia juridikoa, ekonomikoa, logistikoa, salmentakoa eta marketinekoa mantenzen duten.

Gure helburu nagusia, bazkideen administrazio eta kudeaketa komertzialen gestioa hobetzea da, baita hornitzaileekin kolaborazio eta integrazio helburu komunak hobetzea ere.

Optimus

Guzti honetaz gain, Optimus salmenta katearen jabekide gara. Hiri eta hirguneetatik gertu dauden dendetan neurrira egokitutako zerbitzu profesionalak eskaintzen dituzten burdindegi talde handi bat da. Mende erdi batek eman digun esperientzia jaso ondoren, estatu mailako sektoreko erreferente gara. Optimus burdindegiek, europako lehen marken askotariko eskaintza dute, arreta ezin hobe eta kontsulta bakoitzerako erantzun egokiena aurkitzeko prest dauden profesional taldeekin.

Zurekin batera hazten gara

Bazkideen instalazioez gain, Kooperatibak 13.000 metro karratuko biltegi eremua du, bere bi kokalekutan banandurik. Oiartzun (Gipuzkoa) eta Beriainen (Nafarroa) 25.000 referentziatik gora ditugu, non barra kodeen bitartez identifikatuta dauden eta irrati-frekuentzia bidezko sistema aurreratuenekin kudeatuta dauden. Gainera, taldekatutako erosketak egiteko antolamendu paregabea esakintzen dute biltegi hauek.

Enpresaren jarduerak ondorengo agirien bitartez ziurtatuta daude:

  • Biltegiko prozesuen kalitatezko gestio agiria: ISO 9001:2008.
  • Ingurugiroaren gestio agiria: ISO 14000:2004.
  • Lan-osasun prebentzioko agiria: ISO 18001:2007.

Gure sektorearen etorkizunarekin dugun konpromezua 50 urtez mantendu dugu.

Bide horretan jarraituko dugu, zuretzako lanean.

 

Synergas.

About the author

Leave a Reply