eues

Synergas

Synergas

Enpresa
Historia

Historia

SYNERGAS 2014. urtean sortu zen, sektoreko bi kooperatibak bat egitearen ondorioz: Iruña de Ferreteros eta Unife Sozietate Kooperatiboa. Bi konpainiek 46 urteko historia metatua zuten elkarrekin ordurako, eta etorkizunari bat eginik aurre egitea erabaki zuten. Emaitza 30 milioi euro baino gehiagoren erosketak biltzen dituen kooperatiba bat izan zen.

Instalaciones

Instalazioak

Kooperatibak, bazkideen instalazioez gain, guztira 13.000 metro koadro hartzen dituzten biltegiak ere baditu Oiartzun (Gipuzkoa) eta Beriain (Nafarroa) artean banatuta. Biltegiotan 25.000 erreferentzia baino gehiago ditu eskura. Guztiak barra-kodeekin identifikatuta daude, eta irrati-frekuentziako sistemarik aurreratuenak erabiliz kudeatzen dira. Kooperatibak 70 parte-hartzailerentzat prestatutako formakuntza-areto bat ere badauka. Bazkideei aldian behin erosketa bateratuko eragiketak egiteko aukera ere eskaintzen

Calidad

Kalitatea

Enpresako jarduera guztiak bezala, biltegiaren kudeaketa ere ISO 9001:2008 estandarrarekin ziurtatuta dago. Administraziorako 600 metro koadro bulego ere baditu enpresak. Bertan, 80.000 faktura baino gehiago kudeatzen dira urtero. Bulegoek «digitalizazio» maila aitortua dute, hau da, informazioaren eta komunikazioaren teknologien (IKT) erabilpen-mailarik aurreratuena. Horrenbestez, eskaera, emate-agiri eta faktura elektronikoak digitalki sinatuta emateko moduan gara.

Kalitatezko kudeaketa,
profil industrial
eta profesionaleko
talde baten zerbitzura

Bazkideen izaera industrial eta profesionalarekin bat eginik, Aenorrek ziurtatutako kalitatezko kudeaketa integratua duen sektoreko erosketa-talde bakarra da Synergas. Zehazki, honako estandarrak ditugu ziurtatuta: ISO 9001(Kalitatea), OHSAS 18001(Prebentzioa) eta ISO 14001(Ingurumena). Bazkideen artean ere kalitate ziurtagiriak orokortuta daude.
SYNERGASen, gainera, ziurtagiriak ez dira hormen apaingarri hutsak. Gure kooperatiban etengabeko hobekuntzan oinarritutako kudeaketa da nagusi.
SYNERGASen ez gaude «haztearekin» obsesionatuta, baizik eta gure bazkideen hazkundearekin. Kooperatiba ehun bazkide inguruk osatzen dutela da horren erakusgarri, eta elkarrekin 30 milioi eurotik gorako jarduera dute, hau da, bazkide bakoitzeko, sektoreko kontsumo kooperatibizatu altuena.
Horri guztiari esker, kalitate-kudeaketaren kostua jardueraren kostuaren % 1 baino gutxiago da, eta, hala, bazkideek egindako kapital-ekarpena saritu egiten da.

?>